|
Jaun andre agurgarri horiek:
Udalentzako eskaintzen ditugun zerbitzu eta kudeaketei
buruzko informazioa eman nahi dizugu, interesatuko
zaizulakoan.
|
|
GEA, gure sareko sarbide-eta konexio-espedienteen
kudeaketarako ataria, Eremu pribatuan integratu
dugu. Bertatik, elektrizitate-hornidurako puntu jakin
batekin lotutako eskaera guztien alta eman zein
eskaera guztiak kudeatu ahal izango dituzu;
besteak beste:
• Gure sarera hornidura puntu berriak
sartu eta lotzea
• Jada kontratatuta
dagoen hornidura batean aldaketak egitea
• i-DE-ren sarera konektatutako ekoizle
eta autokontsumorako eskaerak
Informazio gehiago:
|
Espedienteak |
|
Zer gehiago egin daiteke GEA
atarian?
Mugikortasun elektrikoa
Ibilgailu zein flotaren bat gure sarera konektatu nahi
baduzu, dagokion erabilera-mota hautatu beharko duzu GEA: karga-puntua.
Kudeaketa-zerbitzu integrala jaso nahi baduzu, enpresa
instalatzaile edo merkaturatzaile batekin harremanetan
jartzea gomendatzen dizugu.
Iraungitako promozio bat berriro
aktibatzea
• Eremuak jada
elektrizitate-sarea badauka: urbanizatzearen
arduradunak banakako
espediente bat
edo hainbat
espediente zabaldu behar ditu
• Eremuak
elektrizitate-sarerik ez badauka: hirigintza-
edo informazio-espediente
bat zabaldu behar duzu, eta
jarduketa berriari dagokion dokumentazioa aurkeztu
• Gure sarea Inkolan-en zerbitzuen barruan dago
Azoketako salerosleak
• Azoka
ospatuko den lekuan gure sarerako konexiorik ez
badago, eman alta aldez aurretik. Hautatu dagokion
erabilera mota: aldi
bateko hornidurak
• Hornidura-puntua badago, aldez
aurretik enpresa merkaturatzailearekin zerbitzua
kontratatu besterik ez duzu
i-DErenak diren eta jada kontratatuta
dauden instalazioetan aldaketak egitea
Konexioa babes-kutxa orokor batera aldatu nahi baduzu,
aire-linea bat lurperatu edo desbideratu nahi baduzu,
instalazioak hirugarren bati eman nahi badizkiozu, etab. instalazioetan
aldaketak egiteko espediente bat zabaldu beharko
duzu.
Energia-ereduak
Energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko
dizuten eta hiriaren jasangarritasunaren garapenari
mesede egingo dioten soluzioak sarean integratzea
errazagoa izan dadin, ekoizpen- eta
autokontsumo-espedienteak (banakakoak zein kolektiboak)
GEA atalean kudea ditzakezu.
Gehiago jakiteko:
|
Energia-ereduak |
|
|
Matxura eta programatutako etenaldien
mapa, denbora errealean
Gure web gunearen bidez, gertaerarik, uneko lanik edo
programaturik dagoen kontsulta dezakezu, udalerrika,
helbideka edo geolokalizazioz. Erraza eta azkarra da.
Ikusi hemen:
|
Matxura eta etenaldien mapa |
Erakundeentzako lehentasunezko
arreta-telefonoa:
900 10 11 23
Erakunde ofiziala zarenez, doako telefono zuzen
bat duzu eskura.
Zerbitzu honetan alta emateko, bidali mezu elektroniko bat
helbide honetara:
telefonod.soporte@i-de.es
Eta adierazi:
• Zerbitzuan alta eman nahi diezun telefono-zenbakiak
(telefonoguneetako zenbakiek ez dute balio)
• Titularra
• IFK
Informazio hau interesgarria irudiko zaizulakoan.
Agur bero bat,
i-DE Sare
Elektriko Adimendunak
|
|